San Pelaio festak 2019

Irudietan: Iñurritzako Aurreskua

Amaia Urbieta Arruti 2019ko eka. 26a, 13:28

San Pelaio egunez egin ohi dute herriko dantzariek eta Iñurritza auzoko gazteek Aurreskua. Gaurkoan, 45. aldiz egin dute.

1974. urtean egin zuten lehen aldiz Aurreskua Iñurritzan, Esteban Garrok Mollarri dantza taldea sortu zuenean. Harrezkero, hutsik egin gabe egin dute urtero-urtero, eta aurtengoa 45. aldia izan da.

Hala, herriko hainbat dantzarik eta Iñurritzako gazteek soka dantza egin dute, oholtza gaineko txistularien doinuak jarraituz. Eguzkiak gogor jotzen bazuen ere, irribarrea ahotan zutela egin dute dantza, eta ikusleek gogoz txalotu dituzte.