Lotsagabe zentzudunak

Hiru estropada jokatu dituzte KAE 1 ligan, eta hiruretan nagusitu da Zarautz. Hain ondo ibiltzearen oinarrian "gauza asko" daudela dio Gari Uranga entrenatzaile eta arraunlariak. Gazteen "ausardia" nabarmendu du. Taldeari buruzko erreportajea egin du Aitor Manterolak 'Berria'-n.

Bazetorren Zarautz, bazetorren urtez urteko bilakaera onean, eta heldu da KAE 1 ligako puntaren puntara. Enbata traineruak urak harrotu ditu denboraldi hasieran, eta ez du kontrariorik oraingoz, hiru estropada jokatu eta hirurak irabazi baititu.

Pasai Donibanen (Gipuzkoa), lehen bi jardunaldietan, ibaian nagusitu zen: aurreneko egunean, erlojupekoan, eta, bigarrenean, ohiko eran, baina sei luze eta bost ziabogako eremuan. Donibane Lohizunen (Lapurdi), hirugarren jardunaldian, itsasoan ibili ziren, berriz ere bost ziabogako lekuan, eta han ere nagusitu zen. Halako hasierak egiten dituenean talde batek, galdera azkar etortzen da: ezustea da? Gari Uranga (Zarautz, Gipuzkoa, 1982) entrenatzaile eta arraunlarien ustez, denetarik dago: "Gure nahia zen lau onenen artean sartzea, ohorezko txandan arraun egin ahal izateko. Hor egonda, gero, aukerak handiagoak izaten dira bandera irabazteko. Helburu hori bete dugu, eta hiru bandera irabaztea gauza askoren batuketa dela esango nuke".

Irakurri erreportajea osorik Berria-n