Trailerra: 'El secreto de las abejas' filma emango dute Modelon

Zarauzko Hitza 2019ko eka. 27a, 14:15

Asteburuan Annabel Jankelek zuzendutako 'El secreto de las abejas' filma izango da ikusgai Modelon. Klase sozial desberdineko bi emakumeren arteko maitasun istorioa du ardatz.

Eskoziako hiri txiki batean kokatutako istorioa da, 50 hamarkadan, hain zuzen.

Ondoko ordutegian izango dira filmaren saioak:

Ekainak 28, ostirala: 22:00etan.
Ekainak 29, larunbata: 19:00etan eta 22:00etan.
Ekainak 30, igandea: 19:00etan eta 22:00etan.
Uztailak 1, astelehena: 17:00etan eta 22:00etan.