Teofilo Gilen Oroimenezko Xake Txapelketa jokatuko dute igandean

Zarautz Kirol Elkartearen 75. urteurrenaren egutegiaren barruan sartu dute, aurtengoan, 13. aldiz egingo den xakearen festa. Musika Plazan izango da txapelketa, datorren igandean.

Igandean Teofilo Gilen Oroimenezko Xake Txapelketa izango da Musika Plazan, "xakea kalera ateratzeko" eta "herritarrengana hurbiltzeko" helburuarekin.

Adin tarte ezberdinetako jokalariak ariko dira xakean, festa giroan. Parte hartzea irekia izango da, eta ZKE-ko kideek adin guztietako herritarrak animatu nahi izan dituzte bertaratzera. Izen ematea 09:30ean izango da, eta lehiaketa 10:00etan hasiko da. Txapelketa amaitu ostean, partehartzaile guztiek bazkaltzera joateko aukera izango dute.