San Pelaio festak 2019

Oilasko biltzearekin argitu du San Pelaio bigarrenak

Dorleta Agiriano Lai 2019ko eka. 27a, 15:15

Jai giroan murgilduta daude zarauztarrak. San Pelaio bigarrena da gaur, eta ohiturari jarraituz, oilasko biltzea egin dute hainbat herritarrek 06:00etan hasita.

Iñurritzatik abiatu dute ibilbidea, eta hainbat geldialdi egin dituzte, oilasko biltzearen ohiko dantza egiteko. Iñurritzako zelaiaren aurrean amaitu dute ibilaldia. Arratsaldean, erromeria saioa izango da bertan, eta 17:30ean, kalejira egingo dute auzora, Musika plazatik hasita. Erraldoiek, buruhandiek eta txarangak girotuko dituzte kaleak.

Hona hemen sanpelaioetako egitaraua osorik