Euskotrenek gogor salatu du autobus gidari batek ustez jasandako erasoa

Lurraldebuseko autobus bat

Antza, larunbat gauean bidaiari batek eskatu zion gidariari gelditzeko toki jakin batean, baina hark ez zuen egin, geldialdirik egiterik ez zegokiolako toki horretan. Gidariak autobusa gelditu zuenean, kolpatu egin zuen bidaiariak. Zarauzko geltoki batean izan zen gertakaria.

Euskotreneko zuzendaritzak gogor salatu du autobus zerbitzuko gidari batek ustez jasandako erasoa. "Euskotrenek publikoki erakutsi nahi dio bere babesa langileari, zeina erasotua izan zen bere lana burutzen ari zen bitartean".

Horrez gain, halako ekintza ororen aurka agertu da zuzendaritza: "Euskotreneko erabiltzaileen zerbitzuan lanean dihardutenen aurkako biolentzia mota guztiak gaitzesten ditugu".

Dirudienez, larunbatean erasotu zuten autobus gidaria Zarautzen, autobus barruan. Jakinarazi dutenez, geldialdirik ez duen toki batean gelditzeko eskatu zion bidaiari batek autobus gidariari, baina azken horrek ez zion kasurik egin. Ondoren, zegokion geltokian autobusa gelditu zuenean, bidaiari horrek kolpatu eta bultz egin zion.