Parapentelari bat erreskatatu dute Amategin

(SOS Deiak)

SOS Deiak-ek jakinarazi duenez, larrialdi zerbitzuek parapentelari bat erreskatatu berri dute Mollarri inguruan.

Zarautz eta Orio artean parapentean ari zela, istripua izan du pertsona batek: Mollarriko arroketan erori eta amildegi batean zintzilik geratu da, Amategi Punta inguruan.

Larrialdi zerbitzuak bertaratu dira; hain zuzen, suhiltzaileak, Ertzaintza eta Gurutze Gorria. Ertzaintzaren helikoptero batean eraman dute parapentelaria, artatu dezaten. Dirudienez, onik dago.