Harkaitz Gascok irabazi du halterofiliako Euskadiko Teknika Txapelketa

(ZKE halterofilia)

Gipuzkoako Teknika Txapelketan eta Gipuzkoako Teknika Kopan ere zarauztarra nagusitu da aurten. 

Atzo, larunbata, halterofiliako Euskadiko Teknika Txapelketa jokatu zuten Basaurin (Bizkaia). Bertan parte hartu zuen Zarautz Kirol Elkarteko halterofilia taldeko Harkaitz Gascok, Danel Lopez entrenatzailearen gidaritzapean, eta lehen postua eskuratu zuen. Hala, Euskadiko txapelduna da zarauztarra.

Urrez tindatutako ikasturtea ari da izaten Gascorentzat. Zarautzen jokatutako Gipuzkoako Teknika Txapelketan ere nagusitu da aurten, juniorren kategorian, eta Gipuzkoako Teknika Kopa ere irabazi zuen iragan astean.