Sanpedroen azken txanpan sartu dira Elkanon

Ospakizunez betetako asteburua izan dute Elkanon. Ostiral iluntzean jaurti zuten sanpedroen hasiera iragartzeko txupinazoa, eta ordutik, jai giroa izan da nagusi auzoan.

Atzo, larunbata, San Pedro eguna ospatu zuten goizetik, eta gauean ere jarraitu zuen festak, Izer eta Alabierren erromeria emanaldiaren eskutik. Gaur ere egun osoko egitarauaz gozatzeko aukera izan dute auzokideek. 11:30ean meza nagusia izan da, eta jarraian, herri kiroletan aritu dira. Auzokideen arteko lehia ere egin dute, besteak beste, trontzan edota txinetan. Hala, goraino bete da Elkanoko frontoia.

18:30ean idi probak izango dira; hain zuzen, Arroako Etxetxo, Hondarribiko Salbardin eta Urnietako Intxaurbururen idiak ariko dira deman. Horrekin amaituko dituzte aurtengo sanpedroak Elkanon.

Argazkiak: Utzitakoak