Uztailean eta abuztuan izango da zer ikusi eta zer entzun Musika Plazan. Ostegunetan, Arrano tabernaren aurrean kontzertuak eta emanaldiak izango dira, Arranopola egitasmoaren barruan.
Lehena ostegun honetan izango da, hilaren 4an. Asisko Urmeneta komikigile eta umoregileak Eusklabo Alaiak bere azken komiki-liburuaren inguruan prestatutako parodia satirikoa eskainiko du, esketx, musika, bertso eta solasaldiz osatua. Saioa 20:00etan hasiko da.