Kilometroak, "jai txikiagoa eta parte hartzaileagoa"

Maite Asensio Lozano-Berria 2019ko uzt. 1a, 11:30

Eredu berria taxutu dute Gipuzkoako ikastolek. Urriko jaialdia mantenduko dute, baina txikituta. Ikasturte osoan izango dira jarduerak. Lau urteko gogoetaren gakoak jaso ditu Maite Asensiok 'Berria'-n.

Lau urteko gogoeta prozesuaren ondoren, Kilometroak jaialdia antolatzeko eredu berri bat marraztu dute Gipuzkoako ikastolek. Aurten 43. festa egingo dute, baina datorren urtekoan jarriko dituzte martxan nobedadeak, Villabonako Zubimusu ikastolak antolatuko duen jaian. Hain justu, han eman zuten atzo hausnarketak utzitako ondorioen berri. Xehetasun asko erabakitzeke daude oraindik, baina lortu dute Kilometroek aurrerantzean izango dituzten ezaugarriak adostea. Atzo azaldu zutenez, festak ez du izaera ludikoa galduko, baina "jai txikiagoa eta parte hartzaileagoa" egingo dute.

"Kilometroak ez da amaituko, indarberrituko baizik", adierazi du Nekane Artola Kilometroak Kultur Elkarteko lehendakariak. Urriko lehen igandean egin ohi duten jaialdia mantenduko dute, baina aldaketekin: "dimentsio txikiagoa" izango du, hainbat urtez izandako masifikazioa saiheste aldera. Kontzertuen eskaintza, adibidez, mugatu egingo dute: "Goizetik gauera gazteentzako halako ekitaldirik ez da egongo".

Irakurri artikulua osorik 'Berria'-n