Zarautz Abesbatzak eta Wausau Lyric-ek kontzertua eskainiko dute ostiralean

Donostiako Kaputxinoen elizan izango da emanaldia. Wisconsingo abesbatza da Wausau Lyric, eta kontzertu-itzulia ari dira egiten.

Ostiral honetan, uztailak 5, kontzertu berezia izango da Donostiako Kaputxinoen elizan. Music Contact International-en eskutik, emanaldi bateratua eskainiko dute Zarautz Abesbatzak eta Wisconsingo (AEB) Wausau Lyric abesbatzak, 20:30ean hasita.

Espainiako estatuan kontzertu-itzulia ari dira egiten Wausau Lyric-ekoak, eta aurki egingo dute geldialdia Donostian. Zarautz Abesbatzako kideen hitzetan, "atsegin handiz" jaso dute Music Contact International-ek egindako gonbidapena: "Han arituko gara ahotsez ahots, itsas zabalaz bestaldeko taldearekin, ekitaldi berean".