Agintaldi berriko aurreneko udalbatzarra egingo dute bihar

Zarauzko Hitza 2019ko uzt. 1a, 13:30

Bihar bilduko dira aurrenekoz agintaldi berriko hautetsi guztiak. Ez-ohiko osoko bilkura izango da. Besteak beste, Gobernu Batzarreko kideak izendatu eta eskumenak eskuordetuko dituzte, baita zinegotzientzako eta udal taldeentzako ordainsariak erabaki ere.

Maiatzaren 26an izan ziren udal hauteskundeak, eta ekainaren 15ean eratu zuten datozen lau urteetarako udalbatzar berria. Hala, karguak hartu zituzten Xabier Txurruka alkateak eta gainontzeko 20 zinegotziek.

Bihar, uztailak 2, agintaldi berriko aurreneko udalbatza egingo dute. Ez-ohiko osoko bilkura izango da, 19:00etan hasita. Hala, alkateordeak eta Gobernu Batzarreko kideak izendatuko dituzte, baita eskumenak eskuordetu ere; esaterako, Gobernu Batzarrari edota Zarauzko Udaltzaingoari. Informazio Batzordeak eta Kontuen Batzorde Berezia ere eratu eta osatuko dituzte.

Bestalde, zinegotzientzako eta udal taldeentzako dirusariak erabakiko dituzte, eta behin-behineko langileen kopurua eta ordainsariak zehaztuko dituzte.

Hona hemen biharko ez-ohiko osoko bilkurarako gai-zerrenda