Eulen Taldeak Jira-bira txirrindularitza elkartea babestuko du beste bi denboraldiz

Hitzarmena berritu dute Eulen Taldeak eta Jira-Bira txirrindularitza elkarteak. Hala, enpresak gutxienez 2021. urtera arte babestuko du elkartea.

Ekainaren 28an berritu zuten hitzarmena Eulen Taldeak eta Jira-Bira txirrindularitza elkarteak. Enpresak gutxienez beste bi denboraldiz babestuko du Jira-Bira; hain zuzen ere, 2021. urtera arte. Duela hiru urte jarri zuten martxan akordioa, eta Eulen Taldeak zein txirrindularitza elkarteak adierazi dutenez, garai hartan zuen "proiekzioa sendotu" du hitzarmenaren berritzeak.

23 urtez azpiko txirrindulariek osatzen dute taldea, eta "talde lana, esfortzua, prestakuntza eta gizarte-konpromisoa" dituzte oinarri. Eulen proiektuak hiru adar nagusi barnebiltzen ditu kirol-eremuan; errepidea, ziklo-krosa eta pista.

"Kontratuaren luzapenari esker, lanean jarraitzeko aukera izango dugu, proiekzioarekin eta txirrindularien prestakuntza integralean sakonduz", azaldu du Ismael Etxarri Jira-Birako managerrak.