Audioa: Disko berria kaleratu du Managaitzek

Zarauztarrek Bergarako Fly Shit taldearekin elkarlanean kaleratu dute sei abestiz osatutako diska.

Gaztaroko erokeria bat baino gehiago izenburuarekin, zarauztarren abestiak jaso dituzte LP berrian. Bigarren diskoa du Managaitzek; aurrekoa 2015ean publikatu zuten.

2011n sortu zuten Managaitz taldea Iosu, Ander, Jorge, Andrea eta Izotzek. Zarauzko bizilagunek beste zenbait proiektutan ere hartu dute parte urteotan, batzuk jada amaitu direnak: Mor-More, Erantzun, Ernia, Zulo...