Iheslarien krisia hizketagai ostiral honetan Photomuseumen

Zarauzko Hitza 2019ko uzt. 3a, 11:48

Hainbat lekutako gatazkak eta errefuxiatu-esparrua jarriko dituzte mahai gainean.

Photomuseumen eskutik eta Zarauzko Udalaren babesarekin, Aula/Gela kulturaren difusiorako programaren barruan, beste ostiral batez arratsaldeko 18:00etan bilduko dira parte hartzaileak Photomuseumen. Gaur egungo neurrigabeko egoeraren inguruan mintzatuko dira.