Beherapenen astea martxan da Murkilen eskutik

Zarauzko Hitza 2019ko uzt. 3a, 13:40

Hirugarren eguna du gaur 'Erosketak Kalean' dinamikak. Zarauzko lau denda kalera aterako dira aste honetan, eta beherapenak iragarri dituzte.

Uztailaren 1etik 7ra bitartean, Murkil Zarauzko Dendarien elkartearen baitako Zarauzko zazpi denda kalera aterako dira herritarrengana hurbildu asmoz. Kartelean irakur daitekenez, honako denda hauek dira kalera irten eta beherapenak izango dituztenak: CLC, Dina, Emeberhiru, Goiatz, Larrube, Roimi eta Vulcano.

Murkilen eskutik, aurtengoa da Erosketak Kalean dinamikaren 2. edizioa.