Gaur hasiko da Kalerki Antzerki Jaialdia

Xabier Txurruka alkateak eta Olatz Azkue kultura teknikariak aurkeztu zuten egitaraua ekainaren 24an. (Amaia Urbieta Arruti)

Ostegunetik igandera bitartean, antzerkiaz, musikaz, akrobaziez, dantzaz eta umoreaz gozatu ahal izango da kalean. Ohi bezala, ikuskizun guztiak doan izango dira.

Adin guztiei zuzendutako dohako ikuskizunak egingo dira Zarauzko kaleetan egunotan, uztailaren 4an hasi eta 7ra bitartean. Etorriko diren antzerki konpainien erdiak euskaldunak izango dira, eta kanpokoak direnen arteko talde bat jatorri keniarrekoa izango da.

Dena den, edukiera mugatua izango dute hainbat emanaldik.

Jarraian dago egitarau osoa ikusgai:

Uztailak 4, osteguna:

  • 19:00. Hortzmuga Teatroren Jule, Frontoi Txikin.
  • 20:00. Dantzazen Basoa Munoan.
  • 21:30 eta 23:00. Jean Philippe Kikolasen Calor, Torre Luzean.
  • 22:00. Javier Arandaren Vida, Villa Manuelan.

Uztailak 5, ostirala:

  • 19:30. Ereintza Dantza Taldearen Gu Agustina, Frontoi Txikin.
  • 20:00. Manez eta Kobreak, kalez kale.
  • 22:00. Javier Arandaren Vida, Villa Manuelan.
  • 22:30. The Black Blues Brothers, Munoa plazan.
  • 23:30. De Vacasen Tour Vacanal 2019, Frontoi Txikin.

Uztailak 6, larunbata:

  • 18:30. Los Moñekosen We-ding! Munoa plazan.
  • 19:00. Malas Konpañias zirko taldearen Prozak Frontoi Txikin.
  • 20:00. Cie Dé-Chaînée-ren Tout ira bien, Lege Zaharren Enparantzan.
  • 18:30, 19:30 eta 20:30. El mono habitadoren Benditas, Larrosategi parkean.
  • 23:00. Iron Skull konpainiaren No sin mis huesos, Munoa plazan.

Uztailak 7, igandea:

  • 18:30. Kalez kale, enzierroa zezen puzgarriekin.