Zarautzen jokatuko dituzte Donosti Cup txapelketako hainbat partida

Igandean hasiko da aurtengo Donosti Cup futbol txapelketa. Astelehenetik ostegunera, Zarautzen jokatuko dituzte lehiaketako hainbat neurketa.

Igande honetan hasiko da Donosti Cup futbol txapelketa. Astelehenetik ostegunera, uztailaren 8tik 11ra, hainbat partida jokatuko dituzte Zarautzen, Asti kirolguneko zelaietan.

Mundu osko hainbat txokotatik etorritako neska-mutilek neurtuko dituzte indarrak Donosti Cup lehiaketan, egun osoan zehar. 10:00etan hasiko dituzte partidak. Lotura honetan ikus daitezke Astin jokatuko dituzten partiden ordutegiak.

Zarauzko bi taldek hartuko dute parte txapelketan; G-16 taldean La Salle Zarautz taldeak (Orion, Zumaian eta Oiartzunen izango dituzte lehen partidak) eta B-12 taldean Zarautz KE taldeak (hauek Astin bertan izango dituzte lehen hiru norgehiagokak).