Duela bi urte abian jarritakoari jarraipena emango diote aurten, Zarauzko Udaleko Agenda 21 sailaren eskutik. Uztailean hasi eta hiru hilabetez, Iñurritzako Biotopora eta Zingira basora irteerak egingo dituzte bertako altxor naturalak ezagutzeko asmoz. Bisita gidatzeaz arduratuko dira Deba Naturako kideak, eta euskarazko eta gaztelerazko talde bana osatuko da ekintzaren hasieran.
Jakitera eman dute nahitaezkoa dela lehenago apuntatzea Turismo Bulegoan, malekoian dagoen turismoko kasetan edo telefono bidez zenbaki honetara deituta: 943 830 990.
Honakoak dira uztaileko datak:
Uztailak 5 eta 19, 17:30etik 19:30era Shelterretik abiatuta: Iñurritzara
Uztailak 12 eta 26, 17:30etik 20:00etara Aiten Etxeko aparkalekutik abiatuta: Zingira basora.