Asteartean hasiko da Emakumezkoen Frontoi Txikiko XI. Paleta Txapelketa

Iazko paleta txapelketako partida bat

Uztailaren 9an jokatuko dituzte paleta txapelketako aurreneko bi partidak. Eguraldi txarra egiten badu, Zinema pilotalekuan izango dira norgehiagokak.

Ostegunean, uztailak 9, abiatuko da Emakumezkoen Frontoi Txikiko XI. Paleta Txapelketa. 18:30ean hasiko da aurreneko partida, eta bi bikote ariko dira lehian: Idoia Tejedor-Maitane Sarobe eta Nerea Eizagirre-Miren Lertxundi.

Bigarren partidan, berriz, Leire Paredes-Itxaso Etxabe bikotea neurtuko da Garbiñe Tijero-Edurne Osa bikotearen aurka.

Eguraldi txarra bada, partidak Zinema pilotalekuan jokatuko dituztela jakinarazi dute antolatzaileek.