Gaur goizean abiatu dute Txaparrotan hondartzako eskubaloi txapelketa, eta goizean goizetik giro aparta izan da Desertu Txikian. Antolatzaileen esanetan, 118 taldek izena eman dute asteburuko txapelketan, eta gustura dira parte-hartzearekin.
Gaur goizean, lehen orduan, emakumezkoen partidak jokatu dituzte, ondoren talde mistoen txanda izan da, eta jarraian mutilek hartu dute lekukoa. Beraz, eskubaloi zaleek, gaur eta bihar, egun guztian zehar hondartzako eskubaloiaz gozatzeko aukera izango dute Desertu Txikian.