Enbatak irabazi du XXXI. Plentziako Ikurriña

Zarauzko hitza 2019ko uzt. 6a, 20:31
Zarauzko trainerua. (Joxemari Olasagasti)

Ohorezko txandan jokatu dute zarauztarrek, eta hasieratik estropadaren buruan jarri dira.

Gaur arratsaldean, Xabier Aranaren omenezko XXXI. Plentziako Ikurriña estropada jokatu dute KAE 1 Ligako traineruek, eta Zarauzko Arraun Elkarteko Enbata ontzia nagusitu da, 20:11,51 denbora eginda. Ohorezko txandan jokatu dute zarauztarrek eta hasieratik estropadaren buruan jarri dira; lau luzeetan gertu izan du Deustu 5-6 segundora, baina Enbatako arraunlariek arraunketari eutsi diote, garaipena lortuz.

Hurrengoa da gaurko estropadako sailkapena:

1.- Zarautz 20:11,51
2.- Deustu 10:15,41
3.- Donostiarra 10:24,63
4.- Getaria 20:26,67
5.- San Juan 20:28,00
6.- Pedreña 20:33,07
7.- Arkote 20:34,58
8.- Santoña 20:41,21
9.- Zumaia 20:45,65
10.- Camargo 20:46,50
11.- Hibaika 21:07,37
12.- Lapurdi 21:08,03