Irudietan: Aurrera doa Kalerki Jaialdia

Zarauzko Hitza 2019ko uzt. 7a, 10:14

Atzokoan ere diziplina ezberdinak lantzen dituzten emanaldiak izan ziren ikusgai Zarauzko kaleetan. Gaur amaituko da Kalerki, zezen puzgarrien entzierroarekin.

Hirugarren eguna izan zuen atzo Kalerkik, eta guztira, bost emanaldi ezberdin ikusteko aukera izan zen. 'Benditas' antzerkia, gainera, hiru aldiz egin zuten, inor emanaldia ikusteko gogoz geratu ez zedin.

Irudietan We-ding! dantza saioa eta Prozak ikuskizunak ikus daitezke. Hain zuzen, aurtengo Kalerkin aritu den Koldo Arakistain artista zarauztar bakarra ikusteko aukera izan zen Prozak-en, Frontoi Txikin.

Argazkiak: Aiora Larrañaga Solaberrieta

Erlazionatuak

Gustu guztietarako emanaldiak, Kalerkiren lehen egunean

Unai Zubeldia/Gipuzkoako Hitza 2019 uzt 05 Zarautz