Eskubaloiaren festak ez du etenik

Zarauzko Hitza 2019ko uzt. 7a, 16:47

Azken eguna du gaur Txaparrotan eskubaloi txapelketak. Pasa den astean jokatu zuten haurren txapelketa eta, gaurkoan, helduen txapelketaren bigarren jardunaldia ari dira jokatzen.

Helduen Txaparrotan txapelketaren bigarren jardunaldia jokatzen ari dira Desertu Txikian. Atzokoa baino eguraldi eskasagoa izan dute jokalariek, baina hala ere, jendetza bildu da partidak jokatzeko zein ikusteko.

Goizeko partida gehienak gizonezkoen kategoriakoak izan dira, eta orain, sailkatzea lortu duten taldeak finaletara sartzeko lehian dabiltza.