El Torico konpañiaren zezen puzgarriak Alde Zaharrean zehar ibili dira Kalerki Jaialdia amaitzeko. 18:30ean abestu dute San Fermin festetako abestia egunkariak eskuan zituztela, eta Zigordia kalean barrena abiatu da entzierroa. Ehundaka haur eta heldu elkartu dira zezen puzgarrien inguruan ibiltzeko; haietako batzuk ausart hurbildu dira zezenengana, beste batzuek berriz, errezeloz edo beldurtuta begiratu diete. Ezer gertatuko balitz ere, anbulantzia puzgarria prest izan dute El Torico konpañiakoek.