Hondartza futbolean jokatzeko izena ematera dei egin dute

Zarauzko Hitza 2019ko uzt. 8a, 14:00

Zarauzko Hondartza Futbol Txapelketaren 76. denboraldia izango da hurrengoa. Iragan denboraldian zortzi taldek hartu dute parte emakumezkoen lehian, eta 15 taldek gizonezkoenean.

Maiatza hasieran amaitu zen Hondartza Futbol Txapelketako 2018-2019 denboraldia. 23 taldek parte hartu dute aurten; zortzi taldek emakumezkoen lehian, eta 15 taldek gizonezkoenean.

76. denboraldia izango da hurrengoa, eta antolatzaileek parte hartzera dei egin dute. Oraindik taldeen izena emateko epea zabaldu ez duten arren, datorren ikasturtean plaieroetan aritu nahi duten baina talderik ez dutenentzat alternatiba prestatu dute aurtengoan. Egoera horretan daudenek, 16 urte badituzte, jokalaripoltsa@playeruak.eus helbidera mezu bat bidali dezakete. Jakinarazi dutenez, egitasmo berri honen helburua "inor jokatu gabe ez geratzea" da.