Occhi Di Farfallak gaur hasiko du udako kontzertu-itzulia

Zarauzko Hitza 2019ko uzt. 8a, 16:30

Occhi Di Farfalla taldeak aurten kaleratu du Destino epikoak izeneko lan berria. Europan barrena arituko dira uda honetan; bederatzi kontzertu eskainiko dituzte, Frantzian, Alemanian, Suitzan eta Txekian.

Occhi Di Farfalla taldeak lan berria kaleratu du aurten, Destino epikoak izenpean. Hala, kontzertu-itzuli berria prestatu dute uda honetarako; bederatzi emanaldi eskainiko dituzte, Frantzian, Alemanian, Suitzan eta Txekian. Europan barrena egiten duten bederatzigarren itzulia izango da. Berrikuntza modura, Old Seed izenez ezaguna den Craig Bjerring musikari kanadarrak hartuko du parte kontzertuetan, eta gitarra eta baxua jotzen arituko da.

Bihar izango da udako lehen kontzertua, Frantziako estatuko Besançon herrian. Uztailaren 20an amaituko dute bira, Zurich-en (Alemania).

Hona hemen Destino epikoank kontzertu-birako saio guztiak:

  • Uztailak 9, Besançon. Les passegers du Zinc
  • Uztailak 10, Bern. Warmbachlibrach
  • Uztailak 11, Eisenberg. Futter
  • Uztailak 12, Berlin. Lohmüle
  • Uztailak 13, Liberec. Azyl Pivni
  • Uztailak 14, Berlin. K19
  • Uztailak 16, Kassel. Boreal
  • Uztailak 19, Kreuzlingen. Horst Klub
  • Uztailak 20, Zurich. Park Platz