Kilometroen aldeko tonbola egingo dute hurrengo asteburuan

(Dorleta Agiriano Lai)

Uztailaren 20an eta 21ean izango da Kilometroen aldeko tonbola, itsas pasealekuan.

Aurten Zarautzen egingo dute Kilometroak jaialdia, urriaren 6an. Antolatzaileak hasi dira motorrak berotzen dagoeneko, eta Kilometroen aldeko egitasmoek udan ere izango dute lekua. Esaterako, Realak Racing taldearen aurka jokatuko du uztailaren 20an, Asti zelaian. Partida berezi hori, baina, ez da izango asteburu horretan Kilometroen alde egingo duten ekimen bakarra.

Uztailaren 20an eta 21ean tonbola izango da itsas pasealekuan; hain zuzen, Duke-Enea aurrean. Bertan, boletoak salduko dituzte euro batean, eta antolatzaileek iragarri dutenez, txartel guztiek izango dute saria.