Aste honetatik aurrera, haurrentzako jarduerak izango dira ia astero

Ostegun honetan Potxin eta Patxin pailazoek eskainiko dute emanaldia, Lege Zaharren Enparantzan. Udako egitarauaren barruan, hemendik aurrera, ia astero izango dira haurrei zuzendutako jarduerak.

Zarauzko Udalak ekaina amaieran aurkeztu zuen aurtengo udako egitaraua. Hala, datozen hilabeteetan herrian izango diren kultur eta kirol jardueren berri eman zuten. Egitarauaren barruan, haurrei zuzendutako ekimenak ere antolatu dituzte; aste honetatik aurrera, ia ostegunero izango dira haurrentzako jarduerak, Lege Zaharren Enparantzan edota Modelo aretoan.

Datorren ostegunean, uztailak 11, Potxin eta Patxin pailazoek eskainiko dute ikuskizuna, 18:30ean Lege Zaharren Enparantzan. Aldiz, hurrengo ostegunean, uztailak 18, Tor Magoaren txanda izango da, leku eta ordu berean.

Hona hemen haurrei zuzendutako emanaldi guztiak:

  • Uztailak 11. Potxin eta Patxin pailazoak. 18:30ean Lege Zaharren Enparantzan.
  • Uztailak 18. Tor Magoa. 18:30ean Lege Zaharren Enparantzan.
  • Abuztuak 1. Puzgarriak eta Dantzateke dantzaldia. 17:00etatik aurrera Lege Zaharren Enparantzan.
  • Abuztuak 8. Globe Story antzezlana, XXXI. Musikaldiaren barruan. 18:00etan Modelo aretoan.
  • Abuztuak 22. Haurrentzako tailerra. 18:30ean Lege Zaharren enparantzan.
  • Abuztuak 29. Txotxongilo bertsolariak ikuskizuna. 18:30ean Lege Zaharren Enparantzan.