Jaiak hartuko du Vista Alegre asteburu honetan

Zarauzko Hitza 2019ko uzt. 10a, 09:00

Ostiralean hasiko dira Vista Alegre auzoko jaiak. 18:00etan botako dute festen hasiera iragartzeko txupinazoa, eta asteburu osoan izango dira ospakizunak eta jarduerak. Hona hemen egitaraua osorik.

Udan murgildu gara dagoeneko, eta San Pelaio zein Zelai Ondoko festen ostean, Vista Alegre auzoa hartuko du jaiak. Asteburu osoko egitaraua antolatu dute auzokideek, eta ostiralean hasiko dira ospakizunak; 18:00etan jaurtiko dute festen hasiera iragartzeko txupinazoa. Larunbatean eta igandean ere izango da zer ospatua.

Hona hemen Vista Alegreko jaietako egitaraua:

Uztailak 12, ostirala

  • 18:00. Txupinazoa, buruhandiekin.
  • Jarraian, dardo lehiaketa eta futbolin lehiaketa.
  • 21:00. Haragi parrilada.
  • 22:30. Fan&Go taldearen kontzertua.

Uztailak 13, larunbata

  • 10:00. Diana.
  • 10:30-12:00. Haurrentzako eskulanak eta marrazketa. Saskiratze eta penalti lehiaketak ere izango dira, 2-6 urte bitarteko haurrentzat.
  • 12:00-13:00. Motor eta patinete lehiaketa, biak barne.
  • 14:00. Jubilatuen eta haurren bazkaria.
  • 15:00. Herri bazkaria.
  • 18:00. Zezen txikiak eta pottokak.
  • 19:00. DJ Aros, haurrentzako musika.
  • 20.30. Patata tortila lehiaketa.
  • 23:00. DJ Aros.

Uztailak 14, igandea

  • 10:30. Diana.
  • 12:00. Auzoko haurren ikuskizuna.
  • 13:30. Txistorra jana.
  • 13:30. Apar festa.
  • 17:00-19.30. Haurrentzako ikuskizuna eta txokolatada.
  • 18:30. Toka txapelketa.
  • 20:00. Sardina jana, herriko bertsolariekin.
  • 22:00. Festen amaierako traka.