Zenaren eta izango denaren epika

Itziar Ugarte Irizar-Berria 2019ko uzt. 10a, 10:32
(Occhi Di Farfalla)

Occhi Di Farfalla taldeak hirugarren lana plazaratu du: 'Destino epikoak'. Formatu elektrikoan grabatu dute, intentsitate aldaketak eta melodia ilunak ardatzean jarrita. Europako bira abiatuko dute gaur, Frantziatik. Hemen Itziar Ugarte Irizarrek 'Berria'-n idatzi duen artikulua.

Errepidera ateratzeko nahiari jarraituta sortu zen Occhi Di Farfalla. Lehen kantuak egin, eta haiekin heldu ziren estreinakoz Alemaniara, Suitzara, Txekiara eta Esloveniara, hogei eguneko bira batean. 2013. urtea zen, eta Miren Arangurenek eta Hodei Estebanek bikote akustiko gisa eman zioten hasiera taldeari. Urte berean grabatu zuten lehen diskoa, taldearen izen berekoa. Handik bi urtera, errepidean ziren berriz; orduko hartan laukote formatuan, kantuak taldean eta elektrikoan jotzeko gogoz. Alemania, Suitza, Txekia, Espainia, Euskal Herria... Jokin Azpiazu Carballorekin (baxua) eta Batirekin (bateria), estreinakoz laukoan sartu ziren estudioan Lerroetatik ihes (2016) grabatzera. Beste bira akustiko bat egin, eta laukoan atera ziren errepidera, Batiren lekuan Ibon Guerra Loinaz zela.

Irakurri artikulua osorik 'Berria'-n