Andoni Unzaluren Momentos estelares del socialismo lana aurkeztuko dute Zazpi kultur aretoan, ostiral honetan. Mario Onaindia Fundazioak antolatuta, 19:30ean hasiko da aurkezpena, eta egileak zein Pablo Garcia PSE-EEko zinegotzi ohiak hartuko dute hitza. Garcia Eusko Jaurlaritzako Etxebizitza arloko zuzendaria da egun.
Momentos estelares del socialismo liburuan "gogoratzea komeni den gertakari eta efemerideak" lantzen ditu Unzaluk, "munduko hamaika txokotan eta garai desberdinetan jazotakoak". Egilearen arabera, guztiek dute "izendatzaile komuna": "Desberdintasunen aurkako eta bakearen aldeko borrokak".
Esaterako, 1890. urteko Bizkaiko metalgintzako grebak, Emiliano Zapata eta nekazarien iraultza, Bigarren Errepublikaren aldarrikapena Eibarren edota Noruegako Utoya irlan jaso zen sarraskia aipatzen ditu idazleak.