Asteartean izango dira emakumezkoen paleta txapelketako finalerdiak

Asteartean nagusitzen diren bi bikoteek ostegunean jokatuko dute Emakumezkoen Frontoi Txikiko XI. Paleta Txapelketako finala.

Iragan asteartean hasi zen Emakumezkoen Frontoi Txikiko XI. Paleta Txapelketa, eta bi jardunaldi jokatuko dituzte dagoeneko. Aurreneko jardunaldian, Idoia Tejedorrek eta Maitane Sarobek osatutako bikotea gailendu zen lehen partidan, eta bigarrenean, Leire Paredes eta Itxaso Etxabe.

Ondorengoak izan ziren lehen jardunaldiko emaitzak, hain zuzen:

  • Idoia Tejedor-Maitane Sarobe 30 - 24 Nerea Eizagirre-Miren Lertxundi
  • Leire Paredes-Itxaso Etxabe 30 - 28 Garbiñe Tijero-Edurne Osa

Handik bi egunera izan zen txapelketakop bigarren jardunaldia. Hala, ostegunean ere lau bikote aritu ziren nor baino nor Frontoi Txikin, eta finalerdirako txartela lortu zutenak Maria Arzallus eta Amaia Aizpuru batetik, eta Saioa Iraola eta Maialen Manterola bestetik izan ziren.

Hona hemen bigarren jardunaldiko emaitzak:

  • Maria Arzallus-Amaia Aizpuru 30 - 22 Arantza Gorostegi-Amaia Alkorta
  • Saioa Iraola-Maialen Manterola 30-14 Edurne Jauregi-Izaro Lopez

Azken pausoa finalaren aurretik

Hala, txapelketako finalaren atarian gaude dagoeneko. Datorren asteartean, hilak 16, finalerdiak jokatuko dituzte, 18:30ean hasita. Aurreneko partida izango da Tejedor-Sarobe eta Paredes-Etxabe bikoteen artekoa. Jarraian, Arzallus-Aizpuru eta Iraola-Manterola bikoteek neurtuko dituzte indarrak.

Norgehiagoka horietan nagusitzen diren bikoteek ostegunean, uztailak 18, jokatuko dute finala. Hiru partida prestatu dituzte egun horretarako: lehenengo, emakumeen arteko esku pilota partida berezia izango da; gero, hirugarren eta laugarren postuengatiko lehian murgilduko dira finalerako atarian geratu diren bi bikoteak; eta azkenik, finala izango da.