Enbatak irabazi du Donostiako X. Kaiarriba bandera

Zarauzko hitza 2019ko uzt. 13a, 13:24

Ohorezko txandan jokatu dute zarauztarrek, eta hasieratik estropadaren buruan jarri dira.

Gaur goizeko 10:00etan, Donostiako X. Kaiarriba  estropada jokatu dute KAE 1 Ligako traineruek, eta Zarauzko Arraun Elkarteko Enbata ontzia nagusitu da, 20:19,43 denbora eginda. Atzetik jarraitu dio Getariak lau segundura eta hirugarren Deusto izan da 20:35,16 denborarekin. Horrela, lidertzari eusten jarraitzen dute zarauztarrek sailkalen orokorrean 70 punturekin.

Hurrengoa da gaurko estropadako sailkapena:

 ElkarteaDenboraPuntuak
ZARAUTZ-BABYAUTO 20:19,43 12
GETARIA 20:23,09 11
DEUSTO-BILBAO 20:35,16 10
ZUMAIA-DELTECO 20:44,43 9
DONOSTIARRA 20:48,84 8
SDR PEDREÑA-GRUPO DYNASOL 20:49,37 7
ARKOTE HELVETIA 20:50,35 6
IRC SANTOÑA 20:54,79 5
SAN JUAN 20:56,26 4
10º CAMARGO 20:59,10 3
11º HIBAIKA 21:13,52 2
12º LAPURDI 21:25,75 1

 Gaur iluntzean egingo zaio harrera traineruari 20:00tan Musika Plazan.