Kalez kale aritu ondoren, Txiki Politen jokatuko dute bertsolariek 'Txepelketa'-ko finala

Zarauzko hitza 2019ko uzt. 13a, 14:15

Goizean goiz eman diote jarraipena Bertso Asteko egitarauari. Tabernaz taberna aritu ondoren, bazkaria eta finala izango dituzte zain bertsozaleek Txiki Politen. 

Amaierara iristen ari da aurtengo Bertso Astea. Gaurko ekitaldiek emango diote amaiera bertsozaleak eta bertsolariak batzen dituen egitasmoari. Musika plazan hamaiketakoa egin ondoren, tabernaz taberna aritu dira, trikitilarien doinuek girotuta. Txiki Politen bazkaldu eta jokatuko dute Txepelketa-ko finala.