Vista Alegreko gaztetxoak gustura ibili dira pottoka gainean eta zezen txikiengandik ihes eginaz

Zarauzko hitza 2019ko uzt. 13a, 20:55

Lopene ganadutegiko pottoka eta zezen txikiak bisitan izan dira gaur arratsaldean Vista Alegren. 18:00etan hasita haur ugarik izan dute pottoka gainean kirol pistari buelta emateko aukera. Ordu erdi pasata gaztetxoen txanda izan da, korrika ibili dira alde batetik bestera zezen txikiei alde eginaz.