Bagliettoren epaiketako gastuei aurre egiteko bonolaguntzak atera dituzte

Zarauzko Hitza 2019ko uzt. 15a, 11:37
(Aritz Mutiozabal)

Astelehen, astearte eta asteazken honetan (uztailak 15, 16 eta 17) eskuratu ahal izango dira Arrano Tabernan. Bestalde, udako plangintza egiteko bilera irekira deitu dute: asteartean 20:00etan, Arranon izango da hitzordua.

Irailaren 16an hasiko da 11/13 auziaren epaiketa. 47 herritar epaituko dituzte euskal presoen eskubideen urraketaren aurka jarduteagatik, eta tartean da Ainhoa Baglietto zarauztarra. Epaiketaren gastuei aurre egiteko bonolaguntzak atera dituzte. Arrano Tabernan eskuratu ahal izango dira gaurtik hasi eta asteazkenera bitartean, 19:00etatik 20:00etara. Norbaiti ezinezkoa balitzaio bertaratzea, kontakturako bi telefono jarri dituzte: 687 217 059 (Garazi) eta 635 740 696 (Irati).

Bestalde, udako plangintza eta txandak osatu ahal izateko asteartean batzar ireki bat egingo dute 20:00etan Arrano Tabernan.