'Torreoia' liburua argitaratu du Torreoia Bizirik dinamikak

Zarauzko Hitza 2019ko uzt. 15a, 13:00

Ostegunean Lege Zaharren Enparantzan eta ostiralean Musika plazan eskuratu ahal izango da, borondatearen truke, 18:00etatik 20:00etara.

"Zaharberritze baten kronika" azpitituluarekin, Torreoia Bizirik dinamikako kideek liburua argitaratu dute. Herritar askoren elkarlanari esker lortu dutela adierazi dute, torreoiaren inguruko informazio eta materiala eskatu baitzuten.

Ostegun honetan Lege Zaharren Enparantzan aurkeztuko dute liburua, eta eskuratzeko aukera ere izango dute bertaratzen direnek,18:00etatik 20:00etara. Ostiralean ere eskuratu ahalko da, ordu berean, Musika plazan.

1.000 ale argitaratu dituzte– horietako asko Vista Alegre auzoan bertan banatu dituzte–, eta Zarauzko Udalak finantzatu du.