Iluntzean ere jarraitu zuen norgehiagokak: bapateko Bertso desapiyua egin zuten Zarauzko eta Orioko taldeek, Torre Luzearen aurrean. Larunbatean izan zen Bertso Asteko egun handia; Bertso Eguna, alegia. Besteak beste, Txepelketa izan zen Zarauzko alde zaharreko kale eta tabernetan barrena.