Gallok surf egokituko nazioarteko txapelketa irabazi du

Zarauzko Hitza 2019ko uzt. 16a, 11:45
Argazkia: @aitorfrancesena

Surfeatutako olaturik onenaren saria ere eman diote asteburuan Aitor Frantzesenari, Sopelan.

Asteburuan jokatu da surf egokituko nazioarteko txapelketa Sopelan, Arrietara hondartzan. Ikusgaitasun murriztuen kategorian Aitor Frantzesena, Gallo, izan da onena puntuei dagokienez, baina asteburuko jarduna aintzat hartuta, olatu onena surfeatzearen sari berezia ere eman diote Zarauzko bizilagunari.

120 surflari baino gehiago lehiatu dira kategoria ezberdinetan, tartean 70 internazional.