Nerabeentzako sukaldaritza tailerra egingo dute gaur, gaztelekuan

Zarauzko Hitza 2019ko uzt. 16a, 12:31

Uztailean ere martxan da Haize-Orratz gaztelekua. Gaur nerabeei zuzendutako sukaldaritza tailerra izango da, 16:30ean hasita.

Udako oporraldian murgildu garen arren, martxan da Haize-Orratz gaztelekua. Uztailerako hainbat jarduera prestatu zituzten bertako kideek; hala nola, slime tailerra, nerabeentzako jolasak edota futbol txapelketa.

Nerabeei zuzendutako sukaldaritza tailerra ere izan zen hilabete hasieran, eta egitasmo horri helduko diote gaur ere; 16:30ean hasita, sukaldaritzan arituko dira gaztelekuan. Uztailaren 26rako jarri dute hurrengo hitzordua: 16:30ean itsas pasealekuan elkartuko dira gazteak, elkarrekin jolas egiteko.