Zortzi banderatik zortzi irabazi dituzte Zarauzko beteranoek

Zarauzko Hitza 2019ko uzt. 16a, 13:15

Bihar jokatuko da Gipuzkoako Txapelketa Donostiako Kontxa badian, eta honen ondoren, ligako bi estropada baino ez zaizkie faltako Zarauzko arraunlari beteranoei. Badok 13 ontzia da izan da nagusi orain arte jokatutako guztietan, zortzitik zortzi bandera eskuratuta: Camargon, Zarautzen, Angelun, Plentzian, Sestaon, Zumaian, Armintzan eta pasa den larunbatean, Donostiako Kontxan.

Falta zaizkien bi estropadak honakoak dira: uztailaren 20an San Vicente de la Barqueran (Kantabrian) eta hilak 28an Getxon. Dena den, beste bi edo hiru estropada ere falta zaizkie Badok 13ko kideei. Bihar jokatuko da Gipuzkoako Txapelketa Donostian, hilaren 31n Euskadiko Txapelketa Hondarribian, eta sailkapen ona lortuz gero, abuztuko lehen asteburuan Espainiako Txapelketa jokatuko da.

Irudiak: Badok 13ko arraunlariek utzitakoak