Gaur hasiko dute Munduko Eskubaloi Txapelketa Goenagak eta Amilibiak

Zarauzko Hitza 2019ko uzt. 16a, 17:30
Munduko Eskubaloi Txapelketan izango dira Amilibia eta Goenaga. (Aritz Mutiozabal)

AEBen aurka jokatuko dute lehenengo partida, gaur gauean. Amenabar taldeko jokalariak dira Eneko Goenaga zein Mikel Amilibia.

Gaur hasiko da junior mailako Munduko Eskubaloi Txapelketa, Galizian, eta bertan izango dira Amenabar taldeko Eneko Goenaga eta Mikel Amilibia. Espainiako eskubaloi selekzioarekin jokatuko dute biek, uztailaren 28ra bitartean. Hiru euskal herritar deitu dituzte txapelketa jokatzera; Amilibiaz eta Goenagaz gain, CD Bidasoa taldeko Mikel Zabala arituko da mundu mailako norgehiagokan.

21:00etan hasiko da txapelketa, eta AEBetako selekzioa izango dute parez pare. Lehenengo fasean, Tunez, Serbia, Japonia eta Esloveniako taldeekin ere arituko dira nor baino nor. Internet bidez ikusi ahalko dira partida guztiak, ondorengo lotura honetan.