Gipuzkoako traineru txapelketa jokatuko dute gaur Donostian

Zarauzko Hitza 2019ko uzt. 17a, 10:00

Zarauzko arraunlariak ere arituko dira Kontxako badiako uretan. Bigarren txandan lehiatuko da 'Enbata', Zumaiarekin, Getariarekin eta San Juanekin batera.

Gipuzkoako traineru txapelketa jokatuko dute gaur Donostian, Kontxako badian. Bertan izango dira eskualdeko taldeak. 18:00etan hasiko dira estropadak, emakumezkoen saioekin. Zumaiako trainerua bigarren txandan arituko da, Hibaika eta Tolosaldearekin batera. Oriok, berriz, hirugarren txandan hartuko du parte, Donostiarra, Hondarribi eta Donostia Arraun Lagunak taldeekin batera.

Ondoren gizonezkoen txanda helduko da. Zumaia, Zarautz, eta Getaria bigarren txandan lehiatuko dira, San Juanekin batera. Orio, berriz, hirugarrenean, Hondarribi, Donostiarra eta San Pedrorekin. Azkenak izango dira beteranoak, eta hiru taldek hartuko dute parte; Zarauzko Badok 13 ontzikoek, Zumaiako Beteranoek eta CD Fortunak.