Mikel Goenaga: "Garrantzitsuena ez da idazkari nagusia irailean edo abenduan aukeratzea, baizik eta aukeraketa gardentasun baldintzetan egitea"

Zarauzko Hitza 2019ko uzt. 16a, 18:01

EAren Donostiako egoitzan prentsaurrekoa eman dute gaur alderdi horretako Gipuzkoako, Arabako eta Nafarroako koordinatzaileek. EAko zuzendaritzaren aurkako adierazpen larriak egin dituzte, eta auzitara jotzeko prest agertu dira, afiliatuen datu basea eskuratzeko.

Eusko Alkartasunaren Gipuzkoako koordinatzailea da Mikel Goenaga Zarauzko EH Bilduren zinegotzia, eta gaur Donostian prentsaurrekoa eman du Arabako eta Nafarroako koordinatzaileekin batera. Egungo zuzendaritzaren aurka hainbat salaketa egin dituzte. Batetik, gardentasun falta egotzi diete. Hainbat eratara eskatu arren, afiliatuen datu baserako sarbiderik ez dutela esan dute, ukatu egin zaielako. Horregatik, auzitara jotzeko prest agertu dira hiru lurralde horietako koordinatzaileak. 

Bestetik, salatu dute euren alderdia EH Bildu barruan urtu nahi izan dutela, desagerrarazi. 

Albistea osorik irakurgai dago Berria.eus atarian