Bihar amaituko dira Mendiren omenezko jardunaldiak, ikus-entzunezko emanaldi batekin

Zarauzko Hitza 2019ko uzt. 17a, 13:15
Mendiren omenezko murala, Ebro Etxean. (Aritz Mutiozabal)

Astebetez Ispilu Arte aretoan Mendi y sus amigos erakusketa eta Cabeza de Mendi eskultura ikusgai egon ondoren, haren omenezko azken ekitaldia egingo dute ostegunean: Mendi, un artista inquieto, infancia y juventud de Zarautz a Donostia. Ispilu Arten izango da emanaldia, 19:30ean.

Ostegunean izango da Mendiren omenezko azken ekitaldia Mendi, omenez eta oroimenez jardualdien barnean, Ispilu Arten hau ere, arratsaldeko 19:30ean. Proiektatuko duten ikus-entzunezkoak margolariaren bizitza izango du hizpide; Gerra Zibilak Donostiara eraman ondoren, jubilazioa hartu arteko eta ondorengo Mendi ezagutu ahal izango da: Mendi, un artista inquieto, infancia y juventud de Zarautz a Donostia du izena emanaldiak.

Martxoan zendu zen Juan Luis Mendizabal Mendi margolaria, jaiotzez lekeitiarra baina bizimodua Donostian eta batik bat Zarautzen egina zen. Jubilazioa hartu ondoren etorri zen hona, eta maiztasun handiagoz ekin zion margotzeari. Urte horietan gerturatzen zen Salbatore Mitxelena Ikastolara haurrei irudikatzen, sortzen eta imajinazioa lantzen irakastera.

Haren egitasmoek ez dute etenik Zarautzen. Artezaleakeko 15 ikaslek Mendiren omenezko murala landu eta aurkeztu zuten uztailaren 10ean, Mendi zenaren urtebetetze egunean hain justu –91 urte beteko lituzke. Ostiralean eman zitzaien hasiera Mendi, omenez eta oroimenez gisa izendatu dituzten jardunaldiei, Mendi y sus amigos erakusketa antologikoaren eta Palmiro Haroren Cabeza de Mendi eskulturaren aurkezpenekin.