HARA! Xabier Txurruka, Twitterren eragin gehien duten 100 alkateen zerrendan

Zarauzko Hitza 2019ko uzt. 17a, 14:30

Espainiako estatuko alkateen artean, Twitterren eragin gehien duen 81. alkatea Xabier Txurruka dela ebatzi du Barometro Alcaldes atariak.

Barometro Alcaldes (@BarometroAytos) atariak astero argitaratzen du Espainiako estatuan Twitter sare sozialean eragin gehien duten 100 alkateen zerrenda. Atzo jakinarazi zituen aste honetako emaitzak, eta hala, 81. postuan kokatu zuten Xabier Txurruka Zarauzko alkatea.

Hego Euskal Herriko bost alkate izendatu dituzte aste honetako zerrendan: Eneko Goia Donostiako alkatea, 34. postuan; Juan Mari Aburto Bilboko alkatea, 43. postuan; Gorka Urtaran Gasteizko alkatea, 68. postuan; Miguel de los Toyos Eibarko alkatea, 69. postuan; eta Xabier Txurruka, 81. postuan.