Tejedor-Sarobe eta Arzallus-Aizpuru, Frontoi Txikiko paleta txapelketako finalera

Zarauzko Hitza 2019ko uzt. 17a, 17:00

Ostegunean jokatuko dute Emakumezkoen Frontoi Txikiko XI. Paleta Txapelketako finala. Atzo izan ziren finalerdiak; Idoia Tejedorrek eta Maitane Sarobek, eta Mirari Arzallusek eta Amaia Aizpuruk lortu zituzten finalerako txartelak.

Hilaren 9an ekin zioten Emakumezkoen Frontoi Txikiko XI. Paleta Txapelketari, eta jokalariak azken txanpan murgildu dira dagoeneko. Atzo, asteartea, finalerdiak jokatu zituzten. Idoia Tejedorrek eta Maitane Sarobek alde batetik, eta Mirari Arzallusek eta Amaia Aizpuruk bestetik lortu zituzten finalerako txartelak. Hala, ostegunean neurtuko dituzte indarrak sailkatutako bi bikoteek.

18:00etan hasiko da aurtengo txapelketako azkeneko jardunaldia, eta hiru partida izango dira. Lehenengo, emakumeen arteko esku pilota partida berezia izango da; gero, hirugarren eta laugarren postuengatiko lehian murgilduko dira finalerako atarian geratu diren bi bikoteak; eta azkenik, finala izango da.

Hain zuzen, ondorengoak izango dira osteguneko norgehiagokak:

  • Esku pilota: Uxue Zubizarreta-Maddi Barrokal - Eider Zubizarreta-Naroa Agirre
  • Hirugarren eta laugarren postuak: Leire Paredes-Itxaso Etxabe - Saioa Iraola-Maialen Manterola
  • Finala: Idoia Tejedor-Maitane Sarobe - Mirari Arzallus-Amaia Aizpuru