John Hunston zinemagilea hizketagai ostiralean Photomuseumen

Zarauzko Hitza 2019ko uzt. 18a, 13:00

Kulturaren difusiorako Aula/Gela programaren ostiral honetako saioa John Huston zinemagile estatubatuarrari buruzkoa izango da; bere lanez eta bere bizimoduaz hitz egingo da Photomuseumen 18:00etan.

Photomuseumek sustatu eta Zarauzko Udalak babestutako Aula/Gela kulturaren difusiorako programaren barruan, ostiral honetako saioa John Huston zinemagile estatubatuarrari buruzkoa izango da. XX. mendean zehar bizi izan zen Huston, eta batik bat zinemagintzan aritu zen: orotara, hogeita hamazazpi film egin zituen. Honako film hauek dira nabarmenenak: The Maltese Falcon (1941), The Treasure of the Sierra Madre (1948) eta The Man Who Would Be King (1975).

Zinemagile izateaz gain gaztetan boxeoan aritu zen, eta kazetari zein teniente gisa ere egin izan zuen lan.